Bide-segurtasunarekin hasten
da lan-segurtasuna

Goian aipaturiko lelopean aurkezten da laneko bide-segurtasuneko istripuen aurkako kanpaina gizarte-eragileak, laneko bide-segurtasunarekin loturiko istripuek duten garrantziaz jabearaztea eta soluziobideak aurkeztea helburuarekin.

ASPA Euskadi, Prebentziorako Zerbitzuen Elkarteak, eta OSALANek jartzen dute kanpaina informatzaile hau abian, eta helburua da, “in itinere” gertatutako istripuei zein misioan bertan suertatzen direnei aurre egitea, hau da, lanerako bidean -joatean zein bueltatzean- gertatzen direnei, edota lanean bertan gertatzen direnei.

Kanpainaren ikuspegia hurrengoa da:

  • Gizarte-eragileak jabearaztea laneko bide-segurtasunarekin loturiko istripuen garrantziaz, haiek duten larritasunagatik
  • Enpresari zein langileentzako aholkuak

Deskargatzeko materialak

Liburuxka

Gida

Kartelak

Enpresarientzako aholkuak

Soluziobide gisa “errepideetako mugikortasun planak” egitea proposatzen dugu.

Gaiaren inguruko hainbat soluzio eta praktika on jasotzen duten planak DGTek duen www.seguridadviallaboral.es web atarian aurki daitezke.

Neurri asko hartu daiteke laneko bide-segurtasunarekin loturiko istripuak gutxitzeko, hurrengo hauek adibidez:

  • Lanaldi trinkoa sustatzea
  • Hamaiketakoa egiteko guneak ahalbidetzea
  • Lantokiaren inguruan dauden jatetxeetara hurbiltzeko hobariak ematea, kotxea erabiltzea saihestuz.
  • Garraiobide publikoak edota garraio konpartituak erabiltzeagatik pizgarriak ematea
  • Sartzeko eta irteteko ordutegia malguak jarriz arazodun orduak saihesteko
  • Eta abar

Langileentzako aholkuak

Enpresetan jartzeko, modu errazean diseinaturiko, kartelen bidez informatzea proposatzen dugu. Hurrengoak, besteak beste:

  • Segurtasun-aholkuak automobil, zein moto edota txirringa gidarientzat. Baita oinezkoentzat ere
  • Istripuetan egin beharrekoen inguruan
  • Eta abar

MUGIKORTASUN ETA SEGURTASUN PLANA ENPRESAN

Honetan datza plan hori: estudioa egin eta, azkenik, langileek joan-etorrian dauzkaten ohitura eta pauten gestio-sistema ezarri, lurralde-eremu jakin batean, ahalik eta modurik iraunkor, seguru eta osasungarrienean egiteko bidea aurkitzeko.

ENPRESAKO MUGIKORTASUN ETA SEGURTASUN PLANA EGITEKO METODOLOGIA

Arrisku maila baloratzeko eta arrisku faktoreak identifikatzeko datuak bi ildoren bidez jasotzen dira:
-Langile bakoitzak bete beharreko auto-ebaluaziorako galdetegia.
-Enpresako laneko bide-segurtasuneko arriskua identifikatzeko eta ebaluatzeko galdetegia.
Diagnosia eta arriskuen ebaluazioa kontuan izanda ezartzen dira enpresako laneko Bide-Mugikortasunerako Planaren helburuak, eta lortutako emaitzen jarraipena egitea ahalbidetzen die enpresei.
Arriskua jaisteko eta helburuak lortzeko enpresaren eginkizunak zehaztuta agertzen dira Planean.
Alkohola eta drogen kasuan, kanpoko prebentzio zerbitzuren baten parte hartzea gomendatzen dugu, frogak egiteko, langilearekin edota haren ordezkariekin dagokion frogak egiteko adostasuna dagoenetan, zein ez dagoenetan, konfliktoan dauden parteen arteko bitartekaritza egiteko.

Empresako bide-segurtasuna sustatzeko gida

ASPA EUSKADIk, bere Lan Arriskuen Prebentzioarako kanpoko zerbitzua eskaintzen dizu, zure enpresako mugikortasun eta segurtasun plana egiteko, zure ernpresako egoerara egokituz eta egunean eguneko lege aldaketak kontuan izanik.

Gran Vía 50-5 solairua
48011 Bilbao, Bizkaia
Tlf.: 944 00 28 00
Fax: 944 00 28 51
secretaria@aspaeuskadi.eus